Matrikula egitean, baieztatzen duzu Ulibarri Euskaltegiak eskaintzen dituen euskara-ikastaroen kontratazioari aplika dakizkiokeen terminoak eta baldintzak onartzen dituzula eta horiek betetzera behartuta zaudela. Ulibarri Euskaltegia kooperatiba-sozietatea da, eta Bilbon du egoitza, Gardoki kaleko 3ko 1. zenbakian. Posta-kodea: 48008. Telefonoa: 944162472 eta IFK F48199673.
Matrikulazioa: Gure ikastaroetan matrikulatzeko, matrikula-orria bete eta dagokion ordainketa formalizatu behar duzu, adierazitako epe eta moduetan. Mailaketa proba egitea gomendatzen da, aurreko urtean euskaltegi batean matrikulatuta egon ez bazara edo titulu ofizialik ez baduzu. Egin beharreko mailaren arabera, talde bat esleituko zaizu, baina maila hori aldatu ahal izango da ikasturtea hasi ondoren egingo den diagnostiko-probaren emaitzaren arabera, HABEk ezarritako betekizunen ildotik.
Prezioak eta ordaintzeko moduak: Prezioak, epeak eta ordaintzeko moduak gure web-orrian daude. Online matrikulen kasuan, ordainketa gure web-orriko ordainketa-pasabidearen bidez egiten da. Aurrez aurreko matrikulen kasuan, ordainketa kreditu-txartelaren edo zordunketa-txartelaren bidez egiten da, edo banku-transferentzia bidez (Kutxabank ES86 2095 0000 74 5060001101).
% 5eko deskontua: matrikula egitean langabezian egotea egiaztatuz gero.
% 10eko deskontua: aurreko ikasturteko ikasleei fidelizazioagatik, irailaren 15a baino lehen matrikulatuz gero (galdetu baldintzak).
Euskaltegiaren 50. urteurrenarekin lotutako deskontua 24-25 ikasturterako:
% 20ko deskontua: aurreko ikasturteko ikasleei fidelizazioagatik aurrematrikula ekainaren 30a baino lehen egiten bada (uztaileko eta abuztuko ikastaroetan, ikastaroaren bukaerarako), eta irailaren 15erako matrikula ordaintzen bada.
% 25eko deskontua: aurreko ikasturteko ikasleei fidelizazioagatik ekainaren 30a baino lehen lagun batekin aurrematrikulatuta (uztaileko eta abuztuko ikastaroetan, ikastaroaren bukaerarako), eta irailaren 15erako biok matrikula ordainduta (laguna 23-24an Ulibarrin ez ibilitakoa izan beharko da).
*Deskontuak 2. epean aplikatuko dira.**Etxebarrin erroldatutakoek Etxebarriko Euskaltegian galdetu beharko dute ikastaroen prezioa.
Plazak esleitzea: Kontsultatu erabilgarritasuna eta kontuan izan plazak mugatuak direla. Euskaltegiak erantzun dezakeen eskaera baino handiagoa izanez gero, plazak matrikulazio egunaren arabera esleituko dira. Ikastaroaren lehen egunean adieraziko dizugu zein gelatan emango den dagokizun taldea. Ulibarri Euskaltegiak eskubidea du irakaslea aldatzeko, bai eta taldeko ikasle bat maila eta ordutegi bereko beste talde batera aldatzeko ere.
Gehieneko ikasle kopurua ikastaroaren eta esleitutako gelaren araberakoa izango da, HABEk ezarritako irizpideak errespetatuz.
Plazak ez egotea: Eskatutako maila eta ordutegirako ezin badizugu plazarik esleitu, itxaron-zerrendan eman ahal dizugu izena, hala eskatuz gero, eta ordezko ordutegien berri emango zaizu. Onartzen ez badituzu, ordaindutako kopuru osoa itzuliko zaizu.
Taldea bertan behera uztea: Ulibarri Euskaltegiak talde bat kentzeko eskubidea izango du, ordutegi eta maila horretarako 9 ikasleko gutxieneko eskaerarik ez badago. Kasu horretan, beste ordutegi alternatibo batzuk erabilgarri daudela jakinaraziko dizugu, eta onartzen ez badituzu, ordaindutako zenbateko osoa itzuliko zaizu.
Bajak: Ulibarri Euskaltegiak idazkaritzan baja jakinarazi zenetik jaso ez dituen eskola-orduekiko proportzionala den kopurua gordeko dio ikasleari hurrengo ikasturtera arte, beste ikastaro batean erabiltzeko. Ikastaroaren erditik aurrera eragindako bajen kopururik ez da gordeko.
Ikasleak
atzera egitea: Ikasleak kontratu honetan atzera egiteko
eskubidea du, inolako justifikaziorik behar izan gabe eta inolako zigorrik
ezarri gabe, matrikula egiten denetik 14 egun natural bete arte. Atzera egiteko
eskubidea baliatzeko, erabakia jakinarazi beharko duzu bulegoa@ulibarri.eus
helbidera idatziz, dagokion epea amaitu baino lehen. Proposatzen dugun
inprimaki-eredua erabili ahal izango duzu. Ordainketa-frogagiriaren kopia eta
matrikularen berrespena eransteko eskatzen dizugu. Itzulketak gehienez 10 eguneko epean izapidetzen
dira, banku-transferentzia bidez.
Ikaslea
eskoletara sartzen bada atzera egiteko epea igaro baino lehen, berariaz
zerbitzuak hasteko eskatzen ari dela onartzen du, eta kontratua bertan behera
uztea erabakitzen badu, kontratua ezeztatu nahi duela jakinarazi duen egunera
arte Ulibarri Euskaltegiak emandako eskolen proportziozko zenbatekoa ordaindu
beharko du. Horrez gain, euskaltegiak, matrikula ezeztatzeko aukera emango du,
inolako zigorrik ezarri gabe, ikastaroa hasi baino 5 egun lehenago. Deskribatutako
kasuetatik kanpo, ikasleak ezin izango du kontratua ezeztatu.
Atzera egiteko inprimakia:
Honen
bidez jakinarazten dizut uko egiten diodala euskara ikastaroei buruzko
zerbitzuak emateko nire kontratuari.
Izena
eta abizenak: NAN: Kontratazio-data: Data eta sinadura:
Kontu
zenbakia (itzulketa egiteko):
Maila edo ordutegi aldaketak: Aldaketa egingo da eskatutako mailan edo eskatutako ordutegian, aldez aurretik onartuta. Ordutegiak apur bat alda daitezke, sarrerak eta irteerak indarrean dagoen araudiaren eta osasun-arrazoiengatik definitutako protokoloen arabera egin daitezen.
Ikasleen betebeharrak: Ikasleek portaera egokia izan behar dute, irakasleak eta ikaskideak errespetatuz. Klasera joan eta bertan parte hartu behar dute, klasearen erritmo egokirako oztopo izan ez daitezen. Klaseetan eskura dezaketen informazioaren konfidentzialtasuna errespetatu behar dute, bai eta euskaltegiak emandako materialen edo sarbide-kodeen konfidentzialtasuna ere, eta materialak ez kopiatzeko eta ez zabaltzeko konpromisoa hartu behar dute. Debekatuta dago ikasleek eskolak grabatzea eta argazkiak ateratzea. Euskaltegiak beretzat gordetzen du klaseetarako sarbidea ukatzeko eskubidea, baldin eta ikasleak baldintza hauetan aurreikusitakoa betetzen ez badu.
Ikasleen asistentziak: Asistentziaren jarraipena HABEren aplikazioaren bitartez egingo da, www.habe.euskadi.eus-en. Eguneroko asistentzia jasoko da, eta hilaren bukaerarako eguneratua egongo da.
Informazio gehigarria: Ikastaroei, prezioei eta modalitateei buruzko informazioa eta matrikula-eredua jendearen eskura daude idazkaritzan eta gure web-orrian. Posta elektronikoz ere eska daitezke, bulegoa@ulibarri.eus helbidera idatzita. Ikastaroaren egutegia gure web-orrian dago eskuragarri, ikaslearen arloan. Euskaltegiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, ikastaro presentzial bat ezin bada osorik edo zati batean formatu horretan eman, gainerako eskolen ordez, baliokideak edo bidezkoak diren online eskolak eman ahal izango dira. Erreklamazio-orriak eskatzen dituen erabiltzailearen eskura daude.
Datuen babesa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua – Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzkoa – betez, interesdunari jakinarazten zaio bere datu pertsonalak Ulibarri Euskaltegia SK-k tratatuko dituela (helbidea: Gardoki, 3 – 48008 - Bilbo). Datuen tratamenduaren helburua da ikasleak eta haien ikaskuntza-prozesua kudeatzea eta kontratatutako prestakuntza-zerbitzuak ematea, azaroaren 25eko 29/1983 Legearekin bat, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako eta Euskaltegiak Arautzeko Erakundea sortzekoa, eta interesdunak emandako baimena betez. Datuak etengabe gordeko dira aipatutako helbururako beharrezkoak edo egokiak diren bitartean edo interesdunak kontrakoa adierazten ez duen bitartean.
Azaroaren 25eko 29/1983 Legeak, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortzekoak eta Euskaltegiak arautzekoak, xedatutakoaren arabera, datuak HABEri jakinaraziko zaizkio, euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikaslegoa kudeatzeko, HABEren hizkuntza-gaitasunaren mailen egiaztapena kudeatzeko, eta HABEk zein Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta foru-aldundiek ikasleei zuzendutako dirulaguntzak kudeatzeko, administrazio publiko horiek guztiek eman beharreko dirulaguntzak kontrolatzeko beharrezkoak diren datuak jaso eta eman ahal izan ditzaten, gainfinantzaketarik gerta ez dadin.
Baimena ematen diot HABEri,
aurkakorik berariaz adierazi ezean, nire datuak erabil ditzan HABEren dirulaguntza lerro berrien eta
euskalduntzearen arloko programa eta baliabideei buruzko informazioa jasotzeko
eta HABEk enkargatutako ikerketak eta gogobetetze-inkestak egiteko. Aurka
egonez gero X jarri ondorengo laukian. □
HABEren zuzendari nagusia izango da tratamenduaren administrazio-organo arduraduna. Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko.
Interesdunak bere datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea izango du, baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.
Bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria https://www.habe.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-haben/s23-edukiak/eu/ helbidean dute eskuragarri onuradunek.
Enpresa edo administrazio batek ikasleak egin beharreko ikastaroa lankidetza-hitzarmen bidez kudeatu eta/edo ordaintzen badu, Ulibarri Euskaltegiak ikaslearen datu akademikoak dagokion enpresa edo administrazioari jakinarazteko eskubidea izango du, datuen tratamendurako aipatutako helburu orokorrarekin.