Matrikula egitean, baieztatzen duzu Ulibarri Euskaltegiak eskaintzen dituen euskara-ikastaroen kontratazioari aplika dakizkiokeen terminoak eta baldintzak onartzen dituzula eta horiek betetzera behartuta zaudela. Ulibarri Euskaltegia kooperatiba-sozietatea da, eta Bilbon du egoitza, Gardoki kaleko 3ko 1. zenbakian. Posta-kodea: 48008. Telefonoa: 944162472 eta IFK F48199673.
Matrikulazioa: Gure
ikastaroetan matrikulatzeko, matrikula-orria bete eta dagokion ordainketa
formalizatu behar duzu, adierazitako epe eta moduetan. Mailaketa proba egitea
gomendatzen da, aurreko urtean euskaltegi batean matrikulatuta egon ez bazara
edo titulu ofizialik ez baduzu. Egin beharreko mailaren arabera, talde bat
esleituko zaizu, baina maila hori aldatu ahal izango da ikasturtea hasi ondoren
egingo den diagnostiko-probaren emaitzaren arabera, HABEk ezarritako
betekizunen ildotik.
Prezioak eta ordaintzeko
moduak: Prezioak, epeak eta ordaintzeko moduak gure
web-orrian daude. Online matrikulen kasuan, ordainketa gure web-orriko
ordainketa-pasabidearen bidez egiten da. Aurrez aurreko matrikulen kasuan,
ordainketa kreditu-txartelaren edo zordunketa-txartelaren bidez egiten da, edo
banku-transferentzia bidez (Kutxabank ES86 2095 0000 74 5060001101).
%
5eko deskontua: matrikula egitean langabezian egotea egiaztatuz gero.
%
10eko deskontua: aurreko ikasturteko ikasleei fidelizazioagatik, irailaren 15a
baino lehen matrikulatuz gero (galdetu baldintzak).
Euskaltegiaren
50. urteurrenarekin lotutako deskontua 24-25 ikasturterako:
%
20ko deskontua: aurreko ikasturteko ikasleei fidelizazioagatik aurrematrikula
ekainaren 30a baino lehen egiten bada (uztaileko eta abuztuko ikastaroetan,
ikastaroaren bukaerarako), eta irailaren 15erako matrikula ordaintzen bada.
%
25eko deskontua: aurreko ikasturteko ikasleei fidelizazioagatik ekainaren 30a
baino lehen lagun batekin aurrematrikulatuta (uztaileko eta abuztuko
ikastaroetan, ikastaroaren bukaerarako), eta irailaren 15erako biok matrikula
ordainduta (laguna 23-24an Ulibarrin ez ibilitakoa izan beharko da).
*Deskontuak 2. epean
aplikatuko dira. **Etxebarrin
erroldatutakoek Etxebarriko Euskaltegian galdetu beharko dute ikastaroen
prezioa.
Plazak esleitzea: Kontsultatu
erabilgarritasuna eta kontuan izan plazak mugatuak direla. Euskaltegiak
erantzun dezakeen eskaera baino handiagoa izanez gero, plazak matrikulazio
egunaren arabera esleituko dira. Ikastaroaren lehen egunean adieraziko dizugu
zein gelatan emango den dagokizun taldea. Ulibarri Euskaltegiak eskubidea du
irakaslea aldatzeko, bai eta taldeko ikasle bat maila eta ordutegi bereko beste
talde batera aldatzeko ere.
Gehieneko
ikasle kopurua ikastaroaren eta esleitutako gelaren araberakoa izango da, HABEk
ezarritako irizpideak errespetatuz.
Plazak ez egotea: Eskatutako
maila eta ordutegirako ezin badizugu plazarik esleitu, itxaron-zerrendan eman
ahal dizugu izena, hala eskatuz gero, eta ordezko ordutegien berri emango
zaizu. Onartzen ez badituzu, ordaindutako kopuru osoa itzuliko zaizu.
Taldea bertan behera uztea:
Ulibarri Euskaltegiak talde bat kentzeko eskubidea izango du, ordutegi eta
maila horretarako 9 ikasleko gutxieneko eskaerarik ez badago. Kasu horretan,
beste ordutegi alternatibo batzuk erabilgarri daudela jakinaraziko dizugu, eta
onartzen ez badituzu, ordaindutako zenbateko osoa itzuliko zaizu.
Bajak: Ulibarri
Euskaltegiak idazkaritzan baja jakinarazi zenetik jaso ez dituen
eskola-orduekiko proportzionala den kopurua gordeko dio ikasleari hurrengo
ikasturtera arte, beste ikastaro batean erabiltzeko. Ikastaroaren erditik
aurrera eragindako bajen kopururik ez da gordeko.
Ikasleak atzera egitea: Ikasleak
kontratu honetan atzera egiteko eskubidea du, inolako justifikaziorik behar
izan gabe eta inolako zigorrik ezarri gabe, matrikula egiten denetik 14 egun natural
bete arte. Atzera egiteko eskubidea baliatzeko, erabakia jakinarazi beharko
duzu bulegoa@ulibarri.eus helbidera
idatziz, dagokion epea amaitu baino lehen. Proposatzen dugun inprimaki-eredua
erabili ahal izango duzu. Ordainketa-frogagiriaren kopia eta matrikularen
berrespena eransteko eskatzen dizugu. Itzulketak gehienez 10 eguneko epean
izapidetzen dira, banku-transferentzia bidez.
Ikaslea
eskoletara sartzen bada atzera egiteko epea igaro baino lehen, berariaz
zerbitzuak hasteko eskatzen ari dela onartzen du, eta kontratua bertan behera
uztea erabakitzen badu, kontratua ezeztatu nahi duela jakinarazi duen egunera
arte Ulibarri Euskaltegiak emandako eskolen proportziozko zenbatekoa ordaindu
beharko du. Horrez gain, euskaltegiak, matrikula ezeztatzeko aukera emango du,
inolako zigorrik ezarri gabe, ikastaroa hasi baino 5 egun lehenago. Deskribatutako
kasuetatik kanpo, ikasleak ezin izango du kontratua ezeztatu.
Atzera egiteko inprimakia:
Honen
bidez jakinarazten dizut uko egiten diodala euskara ikastaroei buruzko
zerbitzuak emateko nire kontratuari.
Izena
eta abizenak: NAN: Kontratazio-data: Data eta sinadura:
Kontu
zenbakia (itzulketa egiteko):
Maila edo ordutegi aldaketak: Aldaketa
egingo da eskatutako mailan edo eskatutako ordutegian, aldez aurretik onartuta.
Ordutegiak apur bat alda daitezke, sarrerak eta irteerak indarrean dagoen
araudiaren eta osasun-arrazoiengatik definitutako protokoloen arabera egin
daitezen.
Ikasleen betebeharrak: Ikasleek
portaera egokia izan behar dute, irakasleak eta ikaskideak errespetatuz.
Klasera joan eta bertan parte hartu behar dute, klasearen erritmo egokirako
oztopo izan ez daitezen. Klaseetan eskura dezaketen informazioaren
konfidentzialtasuna errespetatu behar dute, bai eta euskaltegiak emandako
materialen edo sarbide-kodeen konfidentzialtasuna ere, eta materialak ez
kopiatzeko eta ez zabaltzeko konpromisoa hartu behar dute. Debekatuta dago
ikasleek eskolak grabatzea eta argazkiak ateratzea. Euskaltegiak beretzat
gordetzen du klaseetarako sarbidea ukatzeko eskubidea, baldin eta ikasleak
baldintza hauetan aurreikusitakoa betetzen ez badu.
Ikasleen asistentziak: Asistentziaren jarraipena
HABEren aplikazioaren bitartez egingo da, www.habe.euskadi.eus-en. Eguneroko
asistentzia jasoko da, eta hilaren bukaerarako eguneratua egongo da.
Informazio gehigarria: Ikastaroei,
prezioei eta modalitateei buruzko informazioa eta matrikula-eredua jendearen
eskura daude idazkaritzan eta gure web-orrian. Posta elektronikoz ere eska
daitezke, bulegoa@ulibarri.eus
helbidera idatzita. Ikastaroaren egutegia gure web-orrian dago eskuragarri,
ikaslearen arloan. Euskaltegiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik,
ikastaro presentzial bat ezin bada osorik edo zati batean formatu horretan
eman, gainerako eskolen ordez, baliokideak edo bidezkoak diren online eskolak
eman ahal izango dira. Erreklamazio-orriak eskatzen dituen erabiltzailearen
eskura daude.
Datuen babesa: Datu Pertsonalak Babesteari
eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege
Organikoa eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko
2016/679 Erregelamendua – Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio
askeari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzkoa – betez, interesdunari
jakinarazten zaio bere datu pertsonalak Ulibarri Euskaltegia SK-k tratatuko
dituela (helbidea: Gardoki, 3 – 48008 - Bilbo). Datuen tratamenduaren helburua
da ikasleak eta haien ikaskuntza-prozesua kudeatzea eta kontratatutako
prestakuntza-zerbitzuak ematea, azaroaren 25eko 29/1983 Legearekin bat, Helduen
Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako eta Euskaltegiak Arautzeko Erakundea
sortzekoa, eta interesdunak emandako baimena betez. Datuak etengabe gordeko
dira aipatutako helbururako beharrezkoak edo egokiak diren bitartean edo
interesdunak kontrakoa adierazten ez duen bitartean.
Azaroaren 25eko 29/1983
Legeak, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortzekoak eta
Euskaltegiak arautzekoak, xedatutakoaren arabera, datuak HABEri jakinaraziko
zaizkio, euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako
ikaslegoa kudeatzeko, HABEren hizkuntza-gaitasunaren mailen egiaztapena
kudeatzeko, eta HABEk zein Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta
foru-aldundiek ikasleei zuzendutako dirulaguntzak kudeatzeko, administrazio
publiko horiek guztiek eman beharreko dirulaguntzak kontrolatzeko beharrezkoak
diren datuak jaso eta eman ahal izan ditzaten, gainfinantzaketarik gerta ez
dadin.
Baimena ematen diot HABEri, aurkakorik berariaz adierazi
ezean, nire datuak erabil ditzan HABEren
dirulaguntza lerro berrien eta euskalduntzearen arloko programa eta baliabideei
buruzko informazioa jasotzeko eta HABEk enkargatutako ikerketak eta
gogobetetze-inkestak egiteko. Aurka egonez gero X jarri ondorengo laukian.
HABEren zuzendari nagusia
izango da tratamenduaren administrazio-organo arduraduna. Tratamendua
beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko.
Interesdunak bere datuak
ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea izango du, baita haien
tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian
adierazten den moduan.
Bere datuen tratamenduari
buruzko informazio osagarria
https://www.habe.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-haben/s23-edukiak/eu/
helbidean dute eskuragarri onuradunek.
Enpresa edo administrazio batek ikasleak egin beharreko ikastaroa lankidetza-hitzarmen
bidez kudeatu eta/edo ordaintzen badu, Ulibarri Euskaltegiak ikaslearen datu
akademikoak dagokion enpresa edo administrazioari jakinarazteko eskubidea
izango du, datuen tratamendurako aipatutako helburu orokorrarekin.