Ulibarri betidanik ezagutu dut, nire nebak eta ezagutzen dudan hainbat pertsonak zeuekin ikasi dute. Emaitza beti ona izan da eta nik ere edonori gomendatuko nioke gertutasunagatik, ordutegien eskaintza zabalagatik...
21 urte izanda, ez dakit heldutasunagatik edo beharragatik, euskara era egokian ikasi ondoren, egunean zehar gero eta gehiago erabiltzen dudala onartu behar dut. Hori horrela izateaz harro nago, aurrerapen handia nabaritu dut.
Gainera, gure hizkuntzaren zuzenketa eta aberastasuna zein garrantzitsuak diren ikasi dut; euskara benetan zabala eta interesgarria da.
Hurrengo kurtsorako, HABE3 lortuta edo ez, euskaraz mintzatzen jarraituko dut. Mintza taldeetan, autoikaskuntzan edo izan ditudan irakasleekin harremanetan jarraitu nahi nuke ikasi dudana galdu ez dezadan.