Produktuaren alderaketa
Zuk ez duzu alderatzeko produkturik aukeratu.
Maite deitzen naiz eta Iruñekoa naiz. Iaz lagun batek hitz egin zidan bere euskaltegiko esperientziaren gainean eta horren eskaintzei buruz, beraz, probatzea erabaki nuen.
Euskaltegira iritsi nintzenean ez nekien euskara, baina urte batean asko ikastea lortu dut eta orain euskaraz komunika naiteke. Gainera, euskaltegiari esker langabezian egoteagatik egunero 5 ordu 9 hilabetean zehar dohainik ikasi ahal izan dut.
Nire eskarmentua Ulibarri Euskaltegian oso ona izan da. Giroa oso ona baita eta irakasleak ere oso profesionalak baitira. Nahiz eta egunero klaseak 5 ordu iraun, oso entretenigarriak izan dira, eta bai idazmena, bai ahozko praktika asko egin dugu. Laburtzeko, datorren urtean hemen ikasiko dut berriro. Eman didazuen arretagatik eskerrik asko!
Ulibarri betidanik ezagutu dut, nire nebak eta ezagutzen dudan hainbat pertsonak zeuekin ikasi dute. Emaitza beti ona izan da eta nik ere edonori gomendatuko nioke gertutasunagatik, ordutegien eskaintza zabalagatik...
21 urte izanda, ez dakit heldutasunagatik edo beharragatik, euskara era egokian ikasi ondoren, egunean zehar gero eta gehiago erabiltzen dudala onartu behar dut. Hori horrela izateaz harro nago, aurrerapen handia nabaritu dut.
Gainera, gure hizkuntzaren zuzenketa eta aberastasuna zein garrantzitsuak diren ikasi dut; euskara benetan zabala eta interesgarria da.
Hurrengo kurtsorako, HABE3 lortuta edo ez, euskaraz mintzatzen jarraituko dut. Mintza taldeetan, autoikaskuntzan edo izan ditudan irakasleekin harremanetan jarraitu nahi nuke ikasi dudana galdu ez dezadan.
Nahiz eta kurtso erdian sartu, nire ustez, asko ikasi dut eta gustura sentitu naiz.
Jendea oso jatorra da, eta horrek egiten du klaseak hain gogorrak ez izatea.
Uste dut egunero egiten dugun lana gogorra dela, baina azkenean merezi duela eta oso prestatuta ateratzen gara azterketarako.